Ekonomia -

EAEko ekonomiaren txostena

Euskadiko Kutxa: 'Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena baikorregia da'

La Caixaren txosten ekonomiko baten arabera, hezkuntzaren, ezagueraren gizartearen, azpiegituren eta metaklusterren aldeko apustua egin beharko du Euskadik bere mailari eusteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Kutxaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak datorren urterako egindako hazkundearen aurreikuspena "baikorregia" da; izan ere, 2011an EAEko BPGk % 1,6 gora egingo duela aurreikusi du Lopezen Gobernuak.

Euskadiko Kutxak EAEko ekonomiari buruzko txosten batean azaldu duenez, % 1,6ko hazkundea "gehiegizkoa" da Euskadirentzat, datorren urteko Espainiako hazkundearen aurreikuspena % 0,7koa baita.

2011rako aurreikuspenak egitea zaila dela azaldu dute, besteak beste, Espainiako ekonomian "egitura-aldaketak" eragingo dituzten neurriak hartu behar direlako. Dena den, Euskadik enplegua sortzeko aukera "oso hurbil" duela azpimarratu dute, baina langabezia-tasa murrizteko BPGk gutxienez % 1,6 gora egin beharko du.

La Caixaren txosten ekonomiko baten arabera, hezkuntzaren, ezagueraren gizartearen, azpiegituren eta metaklusterren aldeko apustua egin beharko du Euskadik bere mailari eusteko.

"Merkatuaren dinamizazioa" lortzeko Euskadik hezkuntzaren aldeko apustua egin behar duela dio La Caixako txostenak; ildo horretan, ezagueraren gizartearen garapenaz baliatu behar da hazkunde eredua mantentzeko eta produktibitatea hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea