Ekonomia -
Herstura plana
Aldundien proposamenak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Foru aldundien "berezitasuna onartzea" eskatuko diote Gasteizko Exekutiboari dokumentu batean, eta baita udalen gaineko "finantza-babesa" ere.
Erredakzioa
Datozen egunetan hiru foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari helaraziko dizkioten proposamenak aztertuko ditu Gasteizko Exekutiboak, Euskadin hartu beharreko herstura neurriak zehazteko, izan ere, "aurrekontuen egonkortasun arloan aldaketa handia ekarriko dute".
"Denbora gutxi barru" dokumentu bateratu bat igortzeko konpromisoa hartu dute aldundiek, diputazioetako iturriek azaldu dutenez. Bertan foru aldundien "berezitasuna onartzea" eskatuko diote Gasteizko Exekutiboari, eta baita udalen gaineko "finantza-babesa" ere, Kontzertu Ekonomikoak ezarri bezala. Horrek ez du "egungo eredua urratzen", aldundien arabera.
Carlos Agirre Ekonomia sailburuak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Hazienda diputatuek bilera egin dute arratsaldean, Bilbon. Bilerak bi orduko iraupena izan du eta Kontzertuaren Batzorde Mistoaren batzarra iraila baino lehen egingo ez dutela baieztatu die aldundiei Gasteizko Exekutiboak, Idoia Mendiak goizean aurreratu bezala.
Diputazioen proposamen "konkretuak" aztertzeko borondatea azaldu du Jaurlaritzak, "aurrekontuen egonkortasun arloan aldaketa handia suposatuko dutelako".