Ekonomia -

Balantzea

Bilboko Portuak % 5 gehiago fakturatzea espero du

Bilboko Portuaren Agintaritzako presidentearen hitzetan, ekaineko jarduera "urterik onenetan bezalakoa" izan da salgaien zirkulazioak % 20 egin duelako gora.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuak urte bukaeran 62 milioi euro fakturatzea aurreikusi du, hau da, 2009ko urte "oso txarraren" epe berean baino % 5 inguru gehiago, Jose Ramon de la Fuente Bilboko Portuaren Agintaritzako presidenteak aditzera eman duenez.

Bilboko Portuaren Agintaritzako presidentearen hitzetan, ekaineko jarduera "urterik onenetan bezalakoa" izan da salgaien zirkulazioak % 20 egin duelako gora. Gainera, urte bukaera bitartean zirkulazioak % 5 eta 7 artean igotzea espero du.

Hain zuzen, urteko lehen seihilabetekoan 29,3 milioi euro fakturatu ditu Bilboko Portuak, hau da, iazko lehen seihilabetekoan baino % 37 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea