Ekonomia -

Elkarretaratzea larunbatean

Zerbitzua martxan jarraitzea eskatu dute Helduko langileek

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren politika "xenofoboa" salatu dute, izan ere, Helduren instalazioak "hustu" behar dituztela jakinarazi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbaterako manifestaldia deitu dute Bilbon Heldu etorkinak artatzeko Zerbitzuko langileek, Eskuz Esku Plataformak eta Ezker Gogoa elkarteak. Zerbitzu hori martxan jarraitzea eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari, Helduren instalazioak "hustu" behar dituztela gaur jakinarazi ostean.

''Heldu ez itxi'' lelopean, erakundeek Arriaga plazan elkarretaratzea egingo dute 18:00etan, etorkinak juridikoki artatzeko zerbitzu publiko bat eskatzeko, eta baita pertsona guztien eskubideak bermatzea eta atzerritarren politika berriei buruzko "egiazko" informazio publikoa izatea ere. Gainera, "Eusko Jaurlaritzaren politika murriztaile, xenofobo eta baztertzailea" salatuko dute.

Silvia Gutierrez zerbitzuko koordinatzaileak gaur jakitera eman duenez, etorkinak "doako telefono eta posta elektroniko baten" bidez artatuko ditu Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburuaren eredu berriak.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak zerbitzua aldatu nahi duenik ukatu du, "itxi" egingo dutelako. Konkretuki, 15.00etan egoitza hustu behar dutela jakinarazi diete langileei, Gutierrezen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea