Ekonomia -

Arriskua neurtzeko agentzia

Bizkaiaren kalifikazioa jaitsi du Standard and Poor's agentziak

Bizkaiko Foru Aldundiaren kalifikazioa AA+etik AAra jaitsi du arriskua neurtzeko agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiaren kalifikazioa jaitsi duela iragarri du Standard and Poor''s arriskua neurtzeko agentziak, AA+etik AAra, baina perspektiba egonkor batekin, agentziak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.

Agentziak komunikatuan azaldu duenez, 2008an eta 2009an aurrekontuek "okerrera egin" dute eta Bizkaiko ekonomiak beherakada "nabarmena" izan du, AA+ maila duten beste erakunde batzuekin alderatuta, batez ere langabeziari dagokionean, izan ere, 2010eko martxoan langabezia tasa beste AA+ entitateena baino 6 puntu altuagoa zen.

Hala ere, Aldundiaren rating-ek emaitza operatibo "sendoak" dituztela goraipatu du agentziak, baita likidezia eta autonomia fiskal zabalak ere. Era berean, Bizkaiak "esportaziora bideratutako" ekonomia egitura "aberatsa eta lehiakorra" duela azpimarratu du agentziak.

Aldundiak hartutako "neurri zorrotzei esker" gastua murriztuko duela dio agentziak, eta 2010ean aurrezkia egonkortuko dela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea