Ekonomia -

Automobil sektorea

Peugeot-Citroën taldeak Opel erosi du 2.200 milioi euro ordainduta

Erosketaren ondorioz, Europako bigarren auto konpainia handiena izango da, Volkswagenen atzetik.

Peugeot-Citroën taldeak Opel erosi dio General Motorsi. Argazkia: EFE
Peugeot-Citroën taldeak Opel erosi dio General Motorsi. Argazkia: EFE
Peugeot-Citroën taldeak Opel erosi dio General Motorsi. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peugeot-Citroën taldeak Opel eta Vauxhall markak eta GM Financialen Europako adarra erosi dizkio General Motors estatubatuarrari 2.200 milioi euroren truke, bi konpainiek ohar bateratu baten bidez jakinarazi dutenez.

Zehatz-mehatz esanda, Peugeot-Citroën taldeak 1.300 milioi euro ordaindu ditu Opel/Vauxhall bereganatzeko eta 900 milioi euro, berriz, GM Financialen Europako adarra erosteko.

Opel eta Vauxhall markek 17.700 milioi euroko fakturazioa izan zuten iaz. Opel eta Vauxhall bereganatuta, Peugeot-Citroën taldea Europako bigarren autogile handiena izango da, Volkswagenen atzetik; Europako merkatuaren % 17 eskuratuko luke.

Azken 16 ekitalditan galerak izan dituzte bai Opelek eta baita Vauxhallek ere; esaterako, 257 milioi dolar (242 milioi euro) galdu zituen 2016an eta 813 milioi, ostera, 2015ean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan