Ekonomia -

Batzorde Federalean

Patxi Lopezek ontzat eman du BBKk CajaSurren kontrola hartu izana

Lehendakariaren ustez, operazioaren bidez "bere balioa" eta gainerako euskal kutxena ere bai "are gehiago" igoko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren ustez "oso positiboa" da BBKk CajaSurren kontrola hartu izana, operazioaren bidez, enkantean irabazita, "bere balioa", eta gainerako euskal kutxena ere bai, "are gehiago" igoko delako.

Prentsaurrean PSOEren Batzorde Federalaren bilera (Madril) hasi baino lehen, Patxi Lopez baikor agertu da euskal kutxak CajaSurrekin egin duen "aliantza" honen bidez BBKk, Kutxak eta Vital Kutxak "finantza munduan euren egoera sendotuko" ahal izango dutelako.

BBK "Espainiako kutxarik kaudimendunetarikoa" dela esan ostean, lehendakariak adierazi du espero duela euskal kutxek zentzu horretan "aurrera egiten" jarraitzea, CajaSur kutxa bizkaitarraren eskuetara pasa eta gero, Unicaja, Banco Sabadell eta CajaSol kutxa eta bankuei enkantean gailenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea