Ekonomia -
Kalifikazioaren beherapena
Moody'sek jaitsi egin du Irlandaren kalifikazioa
Datozen hiru eta bost urte bitartean Irlandako ekonomia "batez bestekoaren azpitik" haziko da, horren aurreikuspenen arabera.
Erredakzioa
Moody''s rating agentziak jaitsi egin du Irlandako zor publikoaren kalifikazioa, Irlandako Gobernuaren finantzek okerrera egin baitute "pixkanaka-pixkanaka" baina "nabarmen".
Moody''sek Aa1etik Aa2ra jaitsi egin du Irlandako zor publikoaren kalifikazioa; datozen hiru eta bost urteetako hazkunde ekonomikoa Irlandako "historiaren batezbestekoaren azpitik" baitago, rating agentziaren arabera.
Ildo horretan, bankuek eta higiezinen sektoreak ez dute ekarpen "garrantzitsurik" egingo; hala ere, kalifikazioa negatibotik egonkorrera igaro da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea