Ekonomia -
Aire kontrolatzaileak
Aire kontrolatzaile militarrak erabiltzea erabaki du Gobernu zentralak
Blancoren esanetan, langileek baja hartzeko argudiatu dituzten estresa, antsietatea eta depresioa bateraezinak dira bete behar dituzten baldintzekin.
Erredakzioa
"Salbuespenezko egoeratan" kontrol-dorre zibiletan lan egiteko aire kontrolatzaile militarrak erabiltzea adostu dute Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak, Carme Chacon Defentsa ministroak eta Jose Blanco Sustapen ministroak, azken honek jakinarazi duenez.
Blancok azaldu duenez, militarrek aireportuetako lanpostu zibiletan aritzeko Gobernuko presidentearen baimena behar da, Ser irrati kateari egindako adierazpenen arabera.
Estresa, antsietatea eta depresioa dela eta, medikuek kontrolatzaileei emandako bajak profesional horiek bete behar dituzten baldintzekin bateraezinak direla uste du Blancok. Ildo horretan, arrazoi horiek errepikatzen badira, "seguruenik" kontrolatzaile izateko froga berriak egin beharko dira; izan ere, "oraingo langileak lanpostu horretan aritzeko trebatuak ez daudela izan daiteke", azaldu du.
Era beran, ezgai-egoeren arrazoiak aztertzen hasi da jada Gizarte Segurantza, eta "kaleratzeak egon daitezke" horiek justifikatuak ez daudela frogatzen bada.