Ekonomia -
Esku-hartze
Egoitza Bilbon izango duen banku batean sartuko du BBK-k Caja Sur
Mario Fernandez BBK-ko presidentea Sevillara joango da datozen egunotan, Bizkaiko kutxaren asmoak aurrez aurre azaltzera Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteari.
Erredakzioa
Bilbao Bizkaia Kutxak banku berri batean sartuko du CajaSur eta egoitza Bilbon izango du, BBK-ko iturriek jakinarazi dutenez.
Iturri berdinen arabera, Mario Fernandez BBK-ko presidentea Sevillara joango da datozen egunotan, Bizkaiko kutxaren asmoak aurrez aurre azaltzera Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteari.
elcorreo.com-en aireratu dutenez, Bilbao Bizkaia Kutxak BBK Bankizeneko banku berri bat sortuko du, Caja Surreko aktiboak eta pasiboakbertan sartzeko.
Joan den ostiralean Espainiako Bankuak CajaSurren aktiboak eta pasiboak esleitu zizkion BBK-ri finantza irizpideetan, kutxaren etorkizunerako planean eta Bankuen Berregituratze Ordenaturako Funtsari (FROB) eskatutako laguntzetan oinarrituta.
Eragiketa horren ostean, BBK Espainiako zazpigarren aurrezki kutxa izango da, 48.700 milioi euro baino gehiagorekin; horietatik, 29.800 BBKrenak izango dira eta gainerakoa CajaSurrena.
Bestalde, oso albiste ona da BBK-k CajaSur aurrezki kutxa erosi izana. Hala esan du Bizkaiko aldundiak. Eta bategitea txalotu duten asko kritikatu nahi izan ditu Diputazioak, bere garaian euskal kutxen fusioa oztopatu zutelako.