Ekonomia -

PSEren hautagaia da

Carlos Zapatero izango da Vital Kutxako presidente berria

PSEk bere hautagaia Carlos Zapatero izango dela iragarri du. EAJk Zapateroren izendapena babestuko duela adierazi du, baina PPk Vitaleko Batzar Orokorra bertan behera uzteko eskatu dezake.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Zapatero Berdonces (egun Jaurlaritzako Lan sailburuordea) izango da Vital Kutxako presidente berria. Gaur, PSEk bere hautagaia Zapatero izango dela iragarri du. EAJk, berriz, Zapateroren izendapena babestu egingo duela adierazu du.

Vital Kutxako Administrazio Batzordean gehiengoa dute PSEk eta EAJk. Zapatero kutxako presidente berria ez izateko aukera bakarra PPk Vitaleko Batzar Orokorra bertan behera uztea eskatzea litzateke.

Antza, hilaren 29ko Batzar Orokorrean proposatuko dute Carlos Zapateroren izena, eta jeltzaleek dagoeneko baieztatu dute, sozialistekin duten hitzarmenaren arabera, hautagaia honen alde egingo dutela.

Zuzenbidean lizentziaduna eta oposaketa bidez, lan ikuskatzailea da Carlos Zapatero. Azken hamarkadetan administrazio publikoan lan ezberdinak egin ditu. Besteak beste, Jaurlaritzako Ikuskaritza arduraduna eta Lan arloko zuzendari orokorra izan da.

Gregorio Rojoren tokia hartuko du Carlos Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea