Ekonomia -

Erreserba Federala

Etorkizun ekonomikoa "zalantzagarria" dela esan du Bernankek

AEBetako Erreserba Federaleko presidenteak ziurtatu duenez, egoerak okerrera egiten baldin badu neurri gehiago hartuko ditu banku zentralak. Gainera, finantza-egoera "arretaz" aztertzen jarraituko du.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amerikako Estatu Batuetako etorkizun ekonomikoa "zalantzagarria" dela esan du gaur Ben Bernanke Erreserba Federaleko presidenteak, eta egoerak okerrera egiten baldin badu banku zentralak neurri gehiago hartuko dituela ziurtatu du.

"Etorkizun ekonomikoa zalantzagarria dela onartzen dugu", adierazi du Bernankek Kongresuan irakurri beharreko testuan. Seihileko bakoitzean bi eguneko agerraldia egiten du Erreserba Federaleko presidenteak Kongresuan, eta gaur hasi da.

Erreserba Federalak finantza-egoera "arretaz" aztertzen jarraituko duela erantsi du Bernankek, eta "neurri gehiago hartzeko prest dago", herrialdeak duen gaitasun produktibo guztia aprobetxatzeko helburuarekin.

Iaz hasi zen berreskuratze ekonomikoa "erritmo moderatuan" aurrera doala azaldu du banku zentraleko arduradunak, moneta politikek eta politika fiskalek lagunduta.

Zentzu horretan, 2008an eta 2009an deuseztu ziren ia zortzi milioi eta erdi lanpostuak sortzeko oraindik denbora gehiago beharko dutela aurreratu du Bernankek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea