Ekonomia -

Vital Kutxan

Popularrek PSEren eta EAJren "azpijokoak" salatuko dituzte

Vital Kutxaren zuzendaritzari buruz Arabako Auzitegiaren epaia ez betetzekotan, epaitegietara joango dira popularrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sozialistek eta jeltzaleek Vital Kutxan egiten dituzten "azpijokoen" atzetik ibiliko direla esan du gaur Antonio Basagoiti EAEko popularren presidenteak. Zentzu honetan, kutxaren zuzendaritzari buruz Arabako Auzitegiaren epaia bete dezaten exijitu die Basagoitik. Ostean, popularrak "epaitegietan" salatuko dute sozialisten eta jeltzaleen jarrera.

Basagoitiren ustez, Vital Kutxako presidente berria "epaia bete gabe" aukeratu nahi dute sozialistek eta jeltzaleek. "Epaiak Zuzendaritza Batzorde osoa aldatu behar dela dio".

Horregatik, Txarli Prieto-EAJ "senar-emazteei" Vital Kutxa "ezegonkortu" ez dezaten eskatu die. "Legea bete behar dute", gaineratu du PPko buruak.

Kutxak "lagunak edo gertukoak jartzeko" ez daudela azpimarratu du Basagoitik Bilbon egindako agerraldian.

Gogoratu duenez, PSOEk eta PPk Aurrezki Kutxen Lege berria sinatu dute. Horren arabera, "kutxetako presidenteak ezin dira kargu publikoak izan". Izan ere, PSEk Carlos Zapatero proposatu du Vital Kutxa gidatzeko (Zapatero Jaurlaritzako Lan sailburuordea da).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea