Ekonomia -
Aurrezki-kutxen legea
Mario Fernandezek egokitzat jo ditu aurrezki-kutxen legeko aldaketak
Horrez gain, hurrengo astelehenean Sevillara joango da Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia sailburuarekin, Antonio Avilarekin, bilera bat izateko eta CajaSurren erosketari buruz hitz egingo dute.
Erredakzioa
Mario Fernandez BBK-ko presidentearen hitzetan, aurrezki-kutxen legearen erreforma “bide onean” doa; izan ere, “aldaketa egokiak egin ditu aurrezki-kutxak merkatura hurbiltzeko”.
Fernandezek adierazpenok egin ditu Donostian EHUko Udako Ikastaroetan.
Gobernuak Legean egindako aldaketa “oso egokia” da, baina etorkizunean kutxen ereduan izango duen bilakaera ikusi beharko da.
Fernandezek ez du Cajasurren erosketari buruzko adierazpenik egin, baina lege berriak ezartzen duen “hautazko izaera” azpimarratu du.
Espainiako aurrezki-kutxek orain arte bezala jarraitzea edo “banku baten bitartez beraien negozioaren erabateko edo zati bateko integraziorantz jotzea” aukeratu dezakete.
Fernandez Sevillara joango da hurrengo astelehenean Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia sailburuarekin, Antonio Avilarekin, bilera bat izateko. Bilera Sailburuordetzaren egoitzan egingo da, eta CajaSurren erosketari buruz hitz egingo dute.
Bukatzerakoan, Andaluziako presidentearekin, Jose Antonio Griñanekin, protokolozko bilera bat izango du Fernandezek Zuzendaritza Batzordearen egoitzan.