Ekonomia -
Nafarroa
Langile bat zauritu da Corellako enpresa batean izandako sutean
Erredurak jasan ditu esku bietan, eta gertakari berean beste zenbait langile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
agentziak | Erredakzioa
40 urteko Corellako (Nafarroa) bizilagun batek erredurak jasan ditu bi eskuetan, Corellan bertan dagoen Composites de Navarra enpresan izandako sutean. Sute beraren ondorioz, beste zenbait langile ere artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, suhiltzaileak, anbulantziak eta polizia bertaratu behar izan dira sutea izan den lekura.
Hainbat langilek suaren eraginez sortu den kea arnastu dute, eta tokian bertan artatu dituzte. Erredurak izan dituen langilea, berriz, osasun zentrora eraman behar dute hasiera batean.
Tuterako Foruzaingoa ari da gertakariaren nondik norakoak ikertzen.