Ekonomia -

Aire kontrolatzaileen gatazka

AENArenak ez diren aire kontrolatzaile pribatuek egingo dute zerbitzua

Hornitzaile berriak Espainiako aireportuen nabigazio zerbitzuaz arduratzea ahalbidetuko duen Errege-Dekretua onetsi du Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Airezko nabigazioaren zerbitzuak liberalizatzen dituen Errege-Dekretua onetsi du gaur Ministro Kontseiluak. Airezko zirkulazioaren kontrolaz AENArenak (Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioa) ez diren aire kontrolatzaile pribatuak arduratzea ere ahalbidetuko du.

Dekretuak apririlaren 14ean onartu zen legea garatzen du, eta Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordearen esanetan, “hornitzaile berriak Espainiako aireportuen nabigazio zerbitzuaz arduratzeko aukera ematen du”. “Airezko nabigazioaren hornitzaile zibilen ziurtagirien lorbide eta berriztapenak lehiaketa publikora urrian ateratzea eta urte bukaera baino lehenago hautatze-prozesua osatzea espero dute”, esan du.

Airezko nabigazioaren zerbitzuak egingo dituzten hornitzaileak, Espainian beren jarduera egin ahal izateko, egiaztapena jasotzeko jarraitu beharreko prozedura espezifikoak ezartzen ditu arauak.

Arautegiaren eta Eurokontrolen gomendioen arabera, hasierako egiaztapena urte baterako igorriko da, eta geroko berriztatzeak, bost urterako. Aire Segurtasuneko Europako Agentzia (AESA) izango da hornitzaile berriak egiaztatuko dituen erakundea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea