Ekonomia -
Mezua EAJri
EAJk aurrekontuetan asko eskatzen badu PSEk gauza bera egingo du
Agintari sozialistaren ustez "agerikoa" da EAJren helburua ez dela Euskadiren interesak eta autogobernua defendatzea, baizik eta PSE-EE eta Eusko Jaurlaritza "gutxiestea".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, EAJk "eskakizun maila oso altua eskatzen badu" Estatuko Aurrekontu Orokorretan, PSE-EEk foru-aldundietan gauza bera egingo duela jakinarazi du.
Europa Presseri eskainitako elkarrizketa baten adierazitakoaren arabera, EAJk PSOEri "xantaia egin nahi dio eta trasferientzien inguruan azken hitza Eusko Jaurlaritzarena dela adierazi du Pastorrek.
Jeltzaleen laguntza "zintzoa" izatea espero du Partorrek eta Euskadin existitzen den "krisi instituzional" bakarra EAJk Eusko Jaurlaritzari egiten dion kritikekin "behin eta berriro eragiten" duena da.
Agintari sozialistaren ustez "agerikoa" da EAJren helburua ez dela Euskadiren interesak eta autogobernua defendatzea, baizik eta PSE-EE eta Eusko Jaurlaritza "gutxiestea".
Bere ustez, "elkarrenganako beharra dago" jeltzaleek foru erakundeen kontuak onartzeko PSE-EEren botoen beharra dutelako.
"EAJri ahaztu egiten zaio laguntza behar dutela, ez dutelako Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aurrekontuak onartzeko boto nahikorik", esan du Pastorrek.