Ekonomia -
Entitateen azterketa
Kaudimen frogak, zorrotzagoak Espainiako entitateetan Europan baino
Frogak zorrotzagoak izan dira Espainian sektore osoa "aztertu" delako, entitateen % 95a, eta beste herrialdeetan, ordea, % 50a.
Erredakzioa
Miguel Martin Espainiako Bankuen Elkarteko presidenteak adierazi duenez, atzo argitaratu ziren Europako entitateei egindako kaudimen-frogen artean, "gardenenak eta zorrotzenak" Espainiako entitateei egindakoak izan dira.
Martinek azaldu duenez, zorrotzagoak izan dira Espainian sektore osoa "aztertu" delako, entitateen % 95a, eta beste herrialdeetan, ordea, % 50a. Horregatik frogetan kale egin dituzten entitateen artean bost espainiarrak dira.
Gardentasun gehiago egon da, Martinen arabera, frogetan zehaztasun gehiago eskatu direlako, "sustatzaileetan, enpresa txiko eta ertainetan eta kredituetan".
Martin pozik agertu da frogen emaitzak jakin ostean, "Espainiako banku guztiak onik atera direlako" eta "Europako banku hoberenen artean" daudela erakutsi dutelako.