Itxi

2017/03/27

16:23

Ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoan

Lanbide Heziketa Duala 7.000 ikaslerengana zabaldu nahi dute 2020rako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak, Mondragon Taldeak eta DanobatGroup, Petronor, UVESCO, Tubacex eta ITP enpresek lanbide heziketa indartzeko hitzarmena sinatu dute.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lanbide Heziketa Duala 1.200 ikasle eta 700 enpresarengana iristen da gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta 2020rako 7.000 ikasle eta 5.000 enpresarengana iristea nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta Euskadiko sei enpresak (Mondragon Taldea, DanobatGroup, Petronor, UVESCO, Tubacex eta ITP) lankidetza akordioa sinatu dute gaur Lehendakaritzan, eta Iñigo Urkullu lehendakariak 2020rako helburu hori iragarri du. Lana eta ikasketak uztartzen dituen proiektua indartu nahi dute.

Urkulluren esanetan, lanbide heziketako euskal eredua "gertukoa, aktiboa eta trebatua" izateaz gain, nazioarte mailan erreferentea da. Gaineratu duenez, enpresek eskatzen dituzten "profil berriei" erantzuten die eta konpetentzia berrietara egokitzeko gai da.

"Hazkundea, lehiakortasuna eta enplegu aukerak sortzea dira gure Gobernuaren lehentasunak. Lanbide Heziketako sareak eta enpresak lehentasun hori partekatzen dute, eta beren lankidetza eskertzen diegu", nabarmendu du lehendakariak.

Lehendakariaz gain, Confebaskeko presidentea eta aipaturiko sei enpresetako ordezkariak sinadura ekitaldian izan dira. Lanbide Heziketari emandako bultzada eskertu diete aipaturiko sei enpresek Eusko Jaurlaritzari.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;