Ekonomia -

Burtsak

Burtsek gorakadekin ospatu dute banketxei egindako testaren emaitza

Bai Madril eta bai Londres, Paris eta Frankfurteko burtsek igoerarako joera nabarmena erakutsi dute ikertutako 91 finantza erakundeetatik 84k kaudimen proba pasa ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak irabaziak baretu ditu hasieran gorakadarako joera nabarmena izan ondoren. Ibex-35 adierazle nagusiak %0,43 berreskuratu du eta 10.400 puntuak gainditu ditu ostiralean europar banketxetako kaudimen proben emaitzak ezagutu ondoren.

09:15ak aldera, selektibo espainiarrak 42,60 puntu irabazi ditu, hau da, %0,40, eta 10.433,20ko markari heldu dio. Bitartean, Madrilgo Burtsaren indize orokorrak %0,81 egin du aurrera eta 1.074,26 unitateetara iritsi da.

Europako gainontzeko merkatuek ere gora egin dute ireki eta berehala. Londresek %42 egin du gora, Parisek %0,41 eta Frankfurtek %0,27.

Europako 20 herrialdeetan aztertutako 91 banketxeetatik, horitariko 27 espainiarrak, zazpik bakarrik ez zuten gainditu ostiraleko testa: banketxe alemaniar bat, greziar bat eta Espainiako aurrezki kutxen lau bategite eta Cajasurrek, hain zuzen. Ikertzaileen arabera, hauek ez dute beharrezko kaudimen maila ematen krisi ekonomiko eta zorren testuinguruetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea