Ekonomia -

Sevillan

Mario Fernandez: 'BBK Andaluzian gelditzera etorri da'

BBK-k Andaluziako kutxarik garrantzitsuenetarikoan bihurtu nahi du CajaSur; horretarako, enpleguak murriztu beharko ditu, baina sindikatuekin negoziatzeko asmoa dauka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandezen hitzetan, BBK-k Andaluziako kutxarik garrantzitsuenetarikoan bihurtu nahi du CajaSur; beraz, "hemendik ez goaz; BBK Andaluzian gelditzera etorri da", azaldu du.

Fernandez Sevillan egin ditu adierazpenok bi orduz Antonio Vila Ekonomia, Sustapen eta Zientzia kontseilariarekin bildu ostean: era berean, Jose Antonio Griñan Andaluziako presidentearekin bildu da gaur ere, baina ez ditu bilera horri buruzko adierazpenik egin.

BBK-ko presidentearen hitzetan, "Cajasur ez da Andaluziatik aterako, eta bereziki ez du Kordobatik eta Jaenetik alde egingo"; izan ere, "guztiz kontrakoa gertatuko da", azaldu du. "Cajasur Andaluzian geldituko da, bere bezeroetaz arduratzeko eta lanpostuen zenbatekoa kontuan izanda, BBK inbertitzera etorri baita Andaluziara", gaineratu du.

"Cajasurrek ez du Andaluziatik alde egingo"; "Cajasurren bitartez Andaluzian kapitala inbertitzera etorri gara", azpimarratu du.

Era berean, Cajasurrek bere "berezitasunak" mantenduko dituela ziurtatu du, baina BBK-k bere kudeaketa "arrakastatsua" garatuko duela esan du ere.

Ildo horretan, BBK Espainiako kutxarik fidagarriena eta Europako laugarrena dela gogoratu du, EBko fidagarritasun testen arabera.

Lanpostuen murrizketa, "beharrezkoa"

BBKko presidentearen hitzetan, "beharrezkoa izango da enpleguak murriztea", baina sindikatuekin negoziatzeko asmoa daukate.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea