Ekonomia -

2016eko Gipuzkoako Errenta

Gipuzkoako autolikidazio proposamenak, Interneten ikusgai

Gipuzkoako Ogasunak 278 milioi euro itzultzea eta 202 milioi jasotzea  aurreikusten du 2016ko errenta kanpainan.

Gipuzkoako 2016ko Errenta aitorpenaren kanpaina. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako 2016ko Errenta aitorpenaren kanpaina. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako 2016ko Errenta aitorpenaren kanpaina. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredkazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko errenta kanpaina martxan da Gipuzkoan, atzo ekin baitzioten autolikidazio proposamenak bidaltzeari (250.000tik gora bidaliko dituzte), eta apirilaren 6tik aurrera onartu ahalko dira.

Herritarren Internetez ikus ditzakete Foru Ogasunak proposamen bat prestatu ote duen norberarentzat, posta arrunt bidez jakinarazpena jasotzeari itxaro beharrik izan gabe.

Hala jakinarazi dute ostiral honetan Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak, Jokin Perona Ogasuneko zuzendariak eta Yolanda Dominguez Zerga Kudeaketako zuzendariordeak, Gipuzkoako 2016ko Errenta kanpainaren nondik norakoen berri emateko Donostian egin duten agerraldian.

Errenta mekanizatuari dagokionez, Ogasuneko bulegoetan egiten diren aitorpenak, apirilaren 11n irekiko da hitzordua hartzeko epea, eta 18an hasiko dira aitorpenak aurkezten. Aitorpena jaso eta onartu ez dutenek, berriz, apirilaren 20tik aurrera eska dezakete mekanizaturako hitzordua. Ekainaren 26an itxiko da errenta kanpaina.

278 milioi itzuliko ditu

Gipuzkoako Ogasunak 278 milioi euro itzultzea eta 202 milioi jasotzea  aurreikusten du 2016ko errenta kanpainan. Horrela, 76 milioi euroko saldo negatiboa izango luke kanpainak, aurreko urtean izandakoaren antzeko emaitza.

Izan ere, hamarretik zazpi aitorpen itzultzera izango dira eta Ogasunak, batez beste, 1.030 euro ordainduko dizkio aitorpena itzultzera duen zergadun bakoitzari; ordaintzera dutenek, bere aldetik, 1.906 euro ordaindu beharko dizkiote Ogasunari.

Aurreikuspenen arabera, 376.000 aitorpen espero dira, horietatik gehienak autolikidazio proposamen bitartez aurkeztuko direnak (221.000). Halaber, Gipuzkoako Ogasunak 71.000 aurkezpen mekanizatu jasotzea aurreikusten du, eta gainerakoak Internet bidez aurkeztuko dira: 65.000 aholkulariek eta beste 19.000 norbanakoek zuzenean.

Azkenik, eta araudiaren aldetik izandako aldaketa nagusiei dagokienez, aldaketa nagusiak langileen partaidetza sustatzeko Foru Arauaren onarpenetik datoz, kenkariak hobetu baitira erosle zein saltzaileentzat.

Bestalde, salbuetsita geratzen dira aurten lehenengoz minbizia edota beste gaixotasun larriak dituztenen zaintzarekin erlazionatutako diru-laguntzak eta baita eskola kirolarekin lotutako zenbait jarduketa ere.

Bukatzeko, zoru klausula bezala ezagutzen direnei dagokionez, itzulitako kantitateak ez dira zerga oinarrira gehituko, baina aurreko ekitaldietan erabilitako kenkariak berrikusi beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Errenta aitorpena datak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Zergak gaur Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa