Ekonomia -

Vital Kutxa

Vital Kutxako izendapenak saihesteko demanda jarri du PPk

PSEk eta EAJk Carlos Zapateroren (PSE) izendapena defendatuko dute osteguneko Batzar Orokor Berezian. PPk, ordea, bere alderdiko hiru kideen hautaketa eskatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk demanda bat aurkeztuko du gaur Gasteizko Epaitegietan Gregorio Rojoren hautagaitzaren aurkako epaia betetzeko; epai horrek bertan bera utzi zuen Vital Kutxako batzordekidea zen Gregorio Rojoren hautagaitza. Ostegunean Vital Kutxan aurreikusitako PSEren eta EAJren izendapenak saihesteko helburua dauka PPko demandak.

Sozialistek eta jeltzaleek Carlos Zapatero (PSE) Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordearen izendapena defendatuko dute osteguneko Vital Kutxako Batzar Orokor Berezian. Zapaterok Gregorio Rojo ordezkatuko luke Kutxako presidente gisa. Rojok kargua utzi zuen Arabako Auzitegiko epai batek izendapena bertan behera utzi ostean.

Epaiak Alfredo de Miguelen eta Adolfo Bruno Otxoaren izendapenak bertan behera utzi zituen ere; Dena den, bi horiek ordezkatuak izan dira jada, Javier Balzagatik eta Fernando Velascogatik (EA), hurrenez hurren.

De Miguel kargutik kendu zuten Arabako ustezko ustelkeria auziarekin zerikusia zuelakoan; Aldolfo Brunok, ordea, kargua utzi zuen 70 urte bete ostean.

Popularrek bere taldeko hiru kideen hautaketa eskatu dute, Juan Antonio Zaraterena, Javier Marotorena eta Ainhoa Domaicarena; izan ere, 2008an PP izan zen boto gehien jaso zuen bigarren alderdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea