Ekonomia -

Salmenta akordioa

Naturgasen duen partizipazioa saltzeko akordioa itxi du Jaurlaritzak

Bernabe Unda sailburuak agerraldia egingo du gaur arratsaldean hitzarmenaren nondik norakoak azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundeak Naturgasen daukan partizipazioa saltzeko akordioa itxi berri du, Industria Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Izan ere, Bernabe Unda sailburuak agerraldia egingo du gaur arratsaldean akordioaren nondik norakoak azaltzeko. Prentsaurrekoan Jose Ignacio Hormaeche Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari orokorrak ere parte hartuko du.

Egun, Naturgasen %30a Eusko Jaurlaritzarena da. Astuariasko Hidrocantabrico (EDP taldekoa) da Naturgaseko jabe nagusia. Donostiako Udalak ere partizipazio txikia dauka Naturgasen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea