Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJ: 'Ez gara lan-eskubideen harakinak'
Joseba Egibar bozeramale jeltzaleak horrela erantzun die ostiralean 'Txiki' Muñozek (ELA) egindako adierazpenei
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJren bozeramalea legebiltzarrean ziurtatu duenez, bere alderdia Kongresua onartutako erreformaren testua "hobetzen saiatu" da eta ez dira langileen "lan-eskubideen harakinak", baizik eta bere hobekuntzekin eskubide horiek "ahalik eta hoberen mantentzen" saiatu dira.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Egibarrek erantzun die ELA eta LAB sindikatu abertzaleek egindako kritikei, bere alderdiaren abstentzioari esker erreforma onartzea ahalbidetu baitute.
EAJren bozeramaleak ere esan du Senatuan testu hori hobetzeko aukerarik dagoela, eta bere alderdiak egingo du, eta bide batez gainerako alderdiei gauza bera egiteko eskatu die. "Gu ez gara 'ok' ematen ari lan-erreforma honi", Egibarren hitzetan.