Ekonomia -

Uztaileko datuak

Langabezia % 0,42 jaitsi da EAEn eta % 0,06 igo da Nafarroan

Langabeziak % 1,85 behera egin du Estatuan, 1998ko uztailetik izan duen beherakada handiena, Espainiako Lan Ministerioak nabarmendu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan langabeziak % 0,42 behera egin du (533 langabe gutxiago) uztailean eta Nafarroan, aldiz, % 0,06 igo da (24 langabe gehiago), Espainiako Lan eta Inmigrazio Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera.

73.790 langabe gutxiago ditu Espainiak. Laugarren hilabetez jarraian jaitsi da uztailean langabezia Espainian eta guztira 3.908.578 pertsonek ez dute lanik (-% 1,85%).

Aurreko hilabeteko langabezia beherakada 1998ko uztailetik izan den jaitsiera handiena dela nabarmendu du Espainiako Lan Ministerioak.

Langabeziak laugarren hilabetez jarraian jaitsi da Estatuan

Langabezia tasak behera egin du Estatuan eta jaitsiera nagusiak Kantabrian (% 5,7), Galizian (% 4,57) eta Asturiasen (% 4,49) izan dira.

Bitartean, honakoak Espainiako batez bestekotik (-% 1,85) behera kokatu: Madril (- %1,74), Errioxa (-% 1,42), Kanariar Uharteak (-% 1,25), Extremadura (-% 0,65), Murtzia (-% 0,58) eta Andaluzia (-% 0,37).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea