Ekonomia -

Etxebizitzen alokairua

Maizterra naiz: nola eta noiz ordaindu behar dut alokairuaren fidantza?

Alokairuare fidantza funts publiko batean sartzen ez duten jabeek isuna jaso dezakete maiatzetik aurrera.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batetik, jabeek ez dakite Eusko Jaurlaritzaren Bizilagun zerbitzuan alokairuaren fidantza jartzeko obligazioa dutenik, eta, bestetik, Etxebizitzaren euskal Legean "hutsunea"  dago (kontratua sinatu ostean sartu behar da fidantza, eta ez martxan jarri ostean). Horiek dira maizterrei derrigorrezko fidantza ez ematea eragiten duten oinarrizko arrazoiak, Arrendamiento 10 higiezinen Bilboko agentziak egindako analisiaren arabera. Jabeentzako eta maizterrentzako alokairuan eta segurtasun juridikoan espezializatuta dago.

Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, jabeen % 10ek ez dute derrigorrezko fidantza jartzen, alokairu kontratu bat erregistratu duten arren. Horren haritik, Igor Godoy higiezinen Bilboko agentziako arduradunak azaldu duenez, "jabeak emateko gai ez diren pauso bat dago, ezjakintasunagatik gehienbat".

Horrela, 2015eko Euskadiko Etxebizitzaren Legean aurreikusitako prozesuak dio jabeek alokairua Bizilagun zerbitzuan erregistratu behar dutela, bertara joanda edota telematika bidez. Pauso horren ostean, Eusko Jaurlaritzak jabeari karta bat bidaltzen dio, kontu batean fidantza sartu behar duela esanez (hilabeteko alokairua). Une hori da etxeko nagusi askok saihesten dutena, analisiak dioenez.

"Jabea, arduragabekeriagatik edota ezjakintasunagatik, ez da bankura joateko gai eta bankutik zordunketa kendu diezaioketela pentsatzen du; hori ez da horrela", ohartarazi du Godoyk.

Arrendamiento 10eko arduradunaren hitzetan, "behar bezala arautu gabe dagoen hutsunea dago" fidantza erregulatzen duen Etxebizitza Legean. Dekretu horren arabera, jabeak kontratua legezkoa egin eta sinatu eta berehala jarri behar du fidantza, eta ez martxan jartzen den unetik. "Kasu asko daude, eta oso zabalduta daudenetatik bat ikasleen alokairuena da, kontratua martxan jarri baino hilabete batzuk lehenago sinatzen delako", esan du Godoyk. Era honetan, fidantza-gordailua zabaldu dezakete errentaren dirua izan arte.

Nolanahi ere, analisiko datuen arabera, jabeek "ez dute itzulkinik ikusten, ez onurarik fidantza ematean, eta errentariei segurtasun juridikoa emateko ezarritako tresna bat da", azaldu du Godoyk. Halaber, gordailuak "jabearentzako onuraren bat" izatea ere eskatu du. Fidantza hori itzultzeak "arazoak ekarri ohi ditu jabearen eta maizterraren artean gatazkaren bat denean", gaineratu du.

Nola ordaindu fidantza?

Alokairua eskaintzen duen pertsona edo erakundeak hilabeteko epean eman behar du fidantza, kontratua sinatu zenetik hasita. Partikularrek babes publikoko etxebizitzen alokairurako kontratua egiten dutenen kasuan, etxebizitzaz arduratzen den Sailak kontratuaren berri duenetik aurrera izango da hilabeteko epea.

Fidantza emateko izapideak betetzeko, lurraldeko Bizilagun zerbitzura jo beharko du, 08:30 eta 14:00ak artean, edo gutun ziurtatua bidali beharko du. Bestela, 30/1992 Legean oinarrituta, Zuzenean bulegoetara joan daiteke, 14:00etatik 19:30era (abuztuan, 14:30), dokumentazio onekin batera:

- Inprimakia beteta. Baina non lor daiteke inprimakia?

1. Zuzenean bulegoetan

2. PDF formatuan deskargatuta

3. On-line inprimaki honen bidez

Inprimakian higiezinaren katastro zenbaki finkoa jarri beharra dago. Hori jakiteko, nahikoa da Ondare Higiezinen Zergaren ordainagirian begiratzea.

- Alokairu kontratuaren kopia bat, ez bada ahoz egindako edo aurretik etxebizitzari dagokion Sailean erregistratua.

- Fidantza ordaindu dela justifikatzen duen agiria:

Eskaera Internetez eginez gero, On-line inprimakiaren bidez, tresna beraren bitartez ordain daiteke fidantza, bertan agertzen diren pausoak jarraituta, edo likidazioa inprimatuta eraman daiteke inprimakian agertzen den banketxeren batera.

Eskaera aurrez aurre eginez gero, Bizilagun Zerbitzuetan inprimakia aurkeztuta, bertan emango dute fidantza ordaintzeko likidazio papera, banketxean erakutsi beharrekoa.

- Ondare Higiezinen Zergaren ordainagiriaren kopia bat, katastroaren zebakia zuzena dela egiaztatzeko.

- IFKren fotokopia bat eskatzailea pertsona juridikoa bada

Ohar garrantzitsuak:

Herri lur-sailen alokairua Ondare Transmisioen Zergapean dago. Maizterrak aipatu zerga ordaindu behar du dagokion Ogasunean.

Maizterrak energia eraginkortasun ziurtagiria, indarrean dagoena, helarazi beharko dio alokatzaileari.

Izapideak amaituta, Bizilagun Zerbitzuak fidantza eman dela egiaztatzen duen ziurtagiria helaraziko dio maizterra den pertsona edo erakundeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea