Ekonomia -

Parekatzea

Langabeziako prestazioa azaroan eskatu ahal izango dute autonomoek

Legea hiru hilabete barru sartuko da indarrean. Babesa jasotzeko duten eskubidea onartzeko, autonomoek euren Mutuari eskaera egin beharko diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azarotik aurrera langabeziako prestazio bat eskatu ahal izango dute langile autonomoek eta gehienez 12 hilabetetan zehar jaso ahal izango dute. Gainerako langileekin parekatzeko bidean aurrerapauso bat suposatzen du horrek.

Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu dute gaur eta hiru hilabete barru sartuko da indarrean. Diru-laguntza publiko hauek jasotzeko abiapuntua izango da. Lanik ezin badute egin, langile mota hauek aurrenekoz babesa eskatu ahal izango dute.

Babesa jasotzeko duten eskubidea onartzeko, euren Gizarte Segurantzako Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuari eskaera egin beharko diote autonomoek.

Aurreko 48 hilabeteetan egindako kotizazioaren menpe egongo da diru-laguntza, izan ere, langileak gutxienez 12 hilabete jarraian lanean egon behar izan dira.

Horrela, 48 hilabete baino gehiago kotizatu dituzten autonomoek gehienez 12 hilabeteko prestazioa jasoko dute. Bien bitartean, 43-47 hilabete bitarteko kotizazioa izan dutenei diru-laguntza 8 hilabetera murriztuko zaie.

12-17 hilabete bitarteko kotizazioa izan duten langile autonomoek bi hilabeteko babesa jasoko dute, legearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea