Ekonomia -
Eurogunea
2010erako BPGren hazkunde aurrikuspenak mantendu ditu EBZk
2011 urterako aurrikuspenak murriztu ditu bankuak, hasieran pentsatzen zena baino hamarreko bat gutxiago haztea espero baita. 2010eko langabezi prebisioak ere murriztu ditu EBZk.
Erredakzioa
Euroguneak % 1,1eko hazkundea izango du 2010 urtean, Europako Banku Zentraleko (EBZ) azken aurrikuspenen arabera.
Halaber, 2011ri begira, bankua ez da hain positiboa, izan ere, BPG % 1,4 igotzea espero baita, aurrikusitakoa baino hamarreko bat gutxiago.
EBZren datuen arabera, 2012an euroguneko BPGren hazkundea % 1,6 izatea espero da, epe luzean % 1,8 lortuz. Dena den, Europako Banku Zentralak kontsultatutako adituen arabera, iragarpen edo aurrikuspen hauek ziurgabetasunaren menpe daude, eta, beraz, datu hauek aldakorrak izan daitezke.
Langabeziaren murrizketa
Bestalde, inkesten datuek adierazten dutenez, langabeziari dagokionez hobekuntza txikia egongo da, 2011an langabezi-tasa maiatzean aurrikusitakoa baino hamarreko bat gutxiago izango lukeelako (% 10,2).