Ekonomia -

Lan-gatazkaren amaiera

AENA eta kontrolatzaileen akordioak greba mehatxua desagertarazi du

AENAko eta USCA sindikatuko presidenteek "gutxieneko batzuk" biltzen dituen akordioa sinatu dute, "kontrolatzaileen zerbitzua eta lan arloko bakea bermatuz".

0

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Lema eta Camilo Cela AENAko eta USCA sindikatuko presidenteek "gutxieneko batzuk" biltzen dituen akordioa sinatu dute 19:45etan Sustapen Ministerioaren menpeko erakunde publikoaren egoitzan.

AENAko 2.400 kontrolatzaileen % 95a biltzen dituen sindikatuaren asanbladak berretsiko du aurreakordioa hurrengo astean eta zazpi eguneko epean.

Sinatze ekitaldiaren ostean, akordioak "kontrolatzaileen zerbitzua eta lan arloko bakea bermatzen" duela adierazi du AENAko presidenteak.

USCAk, bere aldetik, "sektorearen II lan-hitzarmena negoziatzeko, azken hiru egunetan elkarrizketarako ireki duten bideari" eutsi behar diotela esan du.

Asteartean berriz ekin zieten negoziazioei eta gaur adostu duten aurreakordio horri esker, ia sei hilabeteko lan-gatazkari amaiera eman diote.

Aurreakordioaren xehetasunak

Lanaldiari buruzko akordioak lau lanegun eta bi atseden-egun aurreikusten ditu.

Soldata kontrol zentro bakoitzean lan egiten dituzten orduen araberakoa izango da. Horrela, apirilaren 14ko nabigazio legeak ezartzen dituen 1.670 lanorduak 1.400-1.500era gutxitu litezke, instalazio horien zirkulazio-kopuruaren arabera.

Horrez gain, aparteko orduak borondatezkoak izatea adostu dute eta kontrolatzaileak urteko 365 egunetan lan egiteko moduan ez egoteko sistema diseinatu beharko du AENAk.

"Albiste pozgarria"

Jose Blanco Sustapen ministroak akordioa "albiste oso pozgarria" dela esan du sinatzaileentzat zein turismo sektorearentzat .

Azken asteetan, AENAk eta kontrolatzaileek negoziazio-mahaian egindako lan handia txalotu du Blancok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia