Ekonomia -

2011ko aurrekontuak

Blanco zergak igotzearen alde dago, Espainian 'oso baxuak' direlako

Hiritarrek egun batzuk barru jakingo dute Gobernuaren erabakia zein den, 2011ko Aurrenkotuak eztabaidatzeko bilera egiten dutenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Sustapen ministroak Espainian ordaintzen diren zergak oso "baxuak" direla adierazi du. Ez hori bakarrik, etorkizunean Europar Batasuneko gainontzeko herrien mailara "egokitzeko" lan egin behar dela gaineratu du, horrelako neurria guztiz beharrezkoa baita "lehen mailako" zerbitzu eta azpiegiturak izateko.

"Eskaintzen dituen zerbitzu publiko eta dituen azpiegiturak ikusita, horiek mantendu eta garatzen jarraitzeko, Espainiak ezarpen oinarri oso baxua dauka, batez ere, Europako gainontzeko herrialdeei begiratzen badiegu", adierazi du Blancok.

Zapatero presidenteak diru gehien dutenei zergak igotzeko asmoaren inguruan galdetu diotenean egin ditu adierazpen hauek Sustapen ministroak, izan ere, 2011ko aurrekontuen eztabaida irailean egingo da.

Blancoren hitzetan, jendeak ez du asko itxaron beharko zergak nori eta zenbat igotzen diren jakiteko. "2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak hurrengo egunetan zehaztuko ditugu, orduan izango dute hiritarrek gastu eta diru-sarreren berri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea