Ekonomia -
Ecopaja
Gasteizko enpresa batek lastozko eraikinak egingo ditu
Tankera horretako eraikuntzak egiteko baimena jaso duen lehen konpainia da Estatuan, eta hirugarrena Europan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ecopaja gasteiztar enpresak lastozko eraikinak eraikitzeko baimena jaso du. Espainiako Estatuko lehena da, eta hirugarrena Europan.
Akreditazio Erakunde Nazionalaren (ENAC) laborategiek eman diote baimena, egiaztatu egin baitute konpainiaren eraikinek 28 metroko altuera lor dezaketela eta sute batean bi ordu eta erdi iraun dezaketela eraitsi barik.
Egiaztagiria lortuta, euskal konpainiak edozein motatako eraikinak egin ahalko ditu: etxebizitzak, egoitza administratiboak, ospitaleak, ikastetxeak…
Ecopajaren esanetan, lastozko eraikinak “ekoeragingarriak” dira, berogailu kontsumoa % 90 txikiagoa baita.