Ekonomia -

Estatuaren aurrekontua

Kongresuak 2017ko aurrekontuaren proiektua onartu eta Senatura bidali du

Aurreikusita zegoen moduan, PPko, Ciudadanoseko, EAJko, UPNko, Foro Asturiaseko, Coalicion Canariako eta Nueva Canariaseko 176 diputatuek proiektuko atal guztiei eman diete oniritzia.

PPko diputatuak eta ministroak, onarpena ospatzen. Argazkia: Efe
PPko diputatuak eta ministroak, onarpena ospatzen. Argazkia: Efe
Kongresuak 2017ko aurrekontuaren proiektua onartu du

1:27

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuak 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege proiektua onartu du, eta orain Senatuan dago bertako izapidea betetze aldera.

Aurreikusita zegoen moduan, PPko, Ciudadanoseko, EAJko, UPNko, Foro Asturiaseko, Coalicion Canariako eta Nueva Canariaseko 176 diputatuek proiektuko atal guztiei eman diete oniritzia.

Gehiengo hori ziurtatzeko arreta handia jarri behar izan dute, eta akatsak eta ausentziak, saihestu. Ana Oramas Coalicion Canariarena izan da kasu aipagarrienetako bat, Madrilen izan baita aita hil zaion arren. Izan ere, aldeko botoa eman behar zutenen artean akatsen bat egonez gero, atzera botako lituzkete aurrekontuak, eta Gobernuaren esku geratuko lirateke berriro.

Aurrekontuen kontra bozkatu dute PSOEko, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Mareako, Esquerra Republicanaco, PDeCATeko, Compromiseko eta EH Bilduko diputatuek.

Gaurko bozketarekin amaitu da hiru eguneko eztabaida, zuzenketa partzialena.

Hala, gaurko bozketetekin 25 zuzenketa sartu dituzte, bi Foro Asturiasenak, eta gainerakoak Nueva Canariasenak, atzo onartu ezin izan zituztenak.

Aurrekontuak Senatuan daude orain izapideekin jarraitzeko, eta litekeena da ekainaren amaieran izatea bertako bozketa, eta zuzenketak sartuz gero, Kongresura itzuliko da berriro ekaina amaitu aurretik.

Bitxikeriak

Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusia izan da arratsaldeko protagonistetako bat, Hezkuntza eta Atzerri Gaietarako ministerioen aurrekontuen alde bozkatu baitu nahi gabe.

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak ere hanka sartu du, eta zuzenketetako baten kontra bozkatu duen diputatu bakarra izan da, eta oposizioko kideek ere txalotu dute algaraka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Gaurko azken orduko albistea