Ekonomia -
Gizarte-segurantza
Pentsioa kalkulatzeko epea 20 urtera luzatzea proposatu du Corbachok
Gainera, aurrejubilazioak baztertzea eta erretiroa atzeratzea Gobernuaren lehentasunak direla azpimarratu du Lan ministroak.
Erredakzioa
Pentsioak kalkulatzeko lan egin behar diren urteak gehitzea ezinbestekoa dela esan du gaur Celestino Corbacho Lan ministroak.
Bere esanetan, orain kontuan hartzen diren 15 urteen ordez, 20 urteko lana oinarri hartuta kalkulatu beharko lirateke pentsioak eta horretarako adostasun puntu bat ere badagoela esan du ministroak.
Urte hasieran Gobernuak pentsioen sistema aldatzea erabaki zuen Ministroen Kontseiluan. Horren arabera, erretiro adina 67 urteraino luzatu egingo da eta pentsioak kalkulatzeko lan egin behar diren urteak gehitu nahi dituzte.
Oraingoz, proposamena ez du Kongresuaren babesa lortu eta bihar Senatuan eztabaidatuko dituzte hememdakinak. Ildo horretan, lan-erreforma PPrekin adostuko duenik ukatu du Corbachok.
Gainera, aurrejubilazioak baztertzea eta erretiroa atzeratzea gobernuaren lehentasunak direla azpimarratu du.