Ekonomia -

BILBO ETA PASAIA

Euskal portuetako zamaketariek bat egin dute 48 orduko grebarekin

Sindikatuek eta patronalak akordiorik gabe amaitu zuten atzoko bilera.  Langileek proposamen berri bat eraman zuten atzoko bilerara, zenbait eskari 'leunduta'.

Bilboko zamaketarien protesta. EFE.
Bilboko eta Pasaiako zamaketarien protesta. EFE.
Bilboko Portuko zamaketari guztiek egin dute bat 48 orduko grebarekin

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko eta Pasaiako portuetako zamaketariek greba deialdiari eutsi egingo diote, atzo patronalarekin izandako bilera emaitzarik gabe amaitu eta gero. Sindikatuetako ordezkariak eta Anesco zamaketa enpresen elkarteko buruak atzo elkartu ziren, baina ezin izan zuten akordiorik adostu.

Gaurtik aurrera deitutako zamaketarien 48 orduko grebak erabateko jarraipena izan du euskal portuetan.

Gutxieneko zerbitzuei dagokienez, grebak ez du eraginik izango bidaiariak garraiatzen dituen ferryan, ezta merkantzia arriskutsua eta galkorra garraiatzen dituzten bi itsasontzitan ere.

Bilboko Portuko zamaketariek kontzentrazioa egin dute Portu Agintaritzaren eraikinaren aurrean, 08:30ean, eta, gero, manifestazioa egin dute portuan zehar, "Prekarizazioari ez, zamaketariak borrokan" eta "Guztiok edo inor ez" zioten pankartak eraman dituzte.

PUERTO DE BILBAO BILBOKO PORTUA HUELGA DE ESTIBADORES ZAMAKETARIEN GREBA EFE

PUERTO DE BILBAO BILBOKO PORTUA HUELGA DE ESTIBADORES ZAMAKETARIEN GREBA EFE

Zamaketarien protesta, Bilboko Portuan. Argazkia: EFE

Gainera, "PP-PNV gauza bera dira", "Zama lana ez dago salgai, defendatu egin behar da" eta antzeko mezuak oihukatu dituzte. Asier Atutxa Bilboko Portuko presidentea ere izan dute ahotan.

Ekainaren 19rako, 21erako eta 23rako deitutako greba deialdiak ere mantenduko dituzte, CETM (Coordinadora Estatal de Trabajadores del Mar) langileen koordinakundeak jakitera eman duenez.

Sindikatuek proposamen berri bat eraman zuten atzoko bilerara, zenbait eskari "leunduta". Anesco patronalak proposamena aztertuko duela eta ostiralerako erantzun bat emango diela agindu zien langileei.

Antolin Goya CETM elkarteko koordinatzaile nagusiak jakitera eman duenez, langileak prest daude soldata igotzeko eskaria % 10etik % 5era jaisteko, enpresek egonkortasuna bermatzen badiete.

Patronalak eskatu bezala, portu bakoitzean negoziazio prozesuak abian jartzeko borondatea ere agertu dute sindikatuek, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartuz eta horren araberako egiturak sortuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Bilboko azken albisteak Grebak gaur Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Pasaia Gaurko azken ordukoa