Ekonomia -

Bigarren hiruhilekoan

BPG aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago jaitsi da

Espainiako ekonomiak hobera egin du, bereziki, etxeetako kontsumoa hazi delako. Bigarren hiruhilekoaren amaieran BEZa garestitu behar zutenez, baliteke herritarrek zenbait erosketa aurreratu izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiak aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago egin du behera apirila eta ekaina artean, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,2 igo da, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur argitaratu duenez.

2009ko datuak berrikusita zuzendu dute BPGaren datu hori. Hori horrela, Espainiako ekonomia aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago jaitsi da, % 3,7, alegia.

Ekonomiak hobera egin du bigarren hiruhilekoan, bereziki, etxeetako kontsumoak gora egin duelako. Hain zuzen, % 1,3 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. 2004ko bigarren hiruhilekotik ez da halako gorakadarik izan.

Horrez gain, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, bigarren hiruhilekoaren amaieran BEZa garestitu behar zutenez, baliteke herritarrek zenbait erosketa aurreratu izana; autoen salmentek, esaterako, gorakada nabarmena izan dute hiru hilabete horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea BPGd Espainia