Ekonomia -

Estatuko Aurrekontuak

Erkoreka: 'Babesik gabe, Zapaterok hauteskundeak deitu beharko ditu'

EAJko ordezkariak adierazi duenez, prest dago Zapaterorekin biltzeko Euskadiko interesak eta interes ekonomiko orokorrak defendatzen dituen eztabaida bat izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramailearen esanetan, Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez badu "behar duen babesa" lortzen, hauteskundeak deitu beharko ditu.Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean esan duenez, lan-politika aktiboen transferentziaren inguruan amore emateak gaitasunik gabe utziko luke Patxi Lopezen gobernua, eta eztabaidari "muturreko" bat emango lioke.

"Beharrezko babesa duten aurrekontuak adostea posiblea den" irailean ikusiko dela esan du jeltzaleak.

"Azkenean, Gobernuak ez badu behar duen babesa lortzen, litekeena da Ganbera desegin eta aurretiaz hauteskundeak deitu behar izatea", gaineratu du. EAJko ordezkaria Zapaterorekin biltzeko prest agertu da, Euskadiko interesak eta interes ekonomiko orokorrak defendatzen dituen eztabaida bat izateko, baina autogobernuaren aldarrikapena ahaztu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea