Ekonomia -

Estatistika

Hipoteka kopurua % 10,8 jaitsi zen ekainean, 2009arekin alderatuta

Kredituen batez besteko zenbatekoa 121.072 eurokoa izan zen; Euskal Autonomia Erkidegoa (179.204 euro) eta Madril (179.239 euro) zerrenda horren lehen postuetan daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen gaineko hipoteka kopuruak % 10,8 egin du behera, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera.

Hain zuzen, 55.143 hipoteka zenbatu dira; lau hilabetez jarraian igo eta gero, maiatzean abiatutako beherako joerari eutsi dio.

Etxebizitzen gaineko hipoteken batez besteko zenbatekoa 121.072 eurokoa izan da, hau da, % 14,1 jaitsi da, 2009ko hilabete berarekin alderatuta.

Hori horrela, Euskal Autonomia Erkidegoa (179.204 euro) eta Madril (179.239 euro) dira hipotekatutako zenbateko altuenak dituzten erkidegoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea