Ekonomia -

Iragarpena

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ordezkaritza bat irekiko du Bilbon

Sebastian Albella erakundearen presidenteak gaur Bilbon aurreratu duenez, hurrengo hiletan hartuko dute behin betiko erabakia.

Bilbon iragarri du asmoa Albella presidenteak. Argazkia: Efe.
Bilbon iragarri du asmoa Albella presidenteak. Argazkia: Efe.
Bilbon iragarri du asmoa Albella presidenteak. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sebastian Albella CNMV Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren presidenteak gaur iragarri duenez, burtsaren eta sozietate kotizatuen erakunde arautzailea Bilbon ordezkaritza zabaltzea aztertzen ari da.

Albella Bilbon egon da gaur, Biscay ESG Global Summit inbertsio arduratsuaren inguruko goi bileran, eta ESGez, finantza arduratsuez, hitz egin du bertan.

CNMVren presidenteak balore merkatuetako etika izan du hizpide, baina lehen iragarpena Bilbon Batzordearen ordezkaritza bat zabaltzeko asmoarena izan da, “nahiz eta hasiera txikia izango den; hurrengo hiletan hartu nahiko genuke erabakia”.

“Bartzelonan ordezkaritza bat daukagu; (Bizkaian sortu nahi duten) finantza hub-a hazten den neurrian haziko gara gu”, erantsi du.

CNMVren funtzionamenduari eta 2007tik hona izandako jardunbideari buruz, Abellak honakoa esan du: “40 isun jarri ditugu manipulazioagatik eta 25 informazio pribilegiatua erabiltzeagatik. Gainera, 11 auzi bidali dizkiogu Fiskaltzari, eta horietako sei zigortu egin dituzte”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak