Ekonomia -
Kongresuan, hilaren 9an
EAJ abstenitu egingo da lan-erreformaren bozketan
Ekorekak esan duenez, erreforma "beharrezkoa" den arren, "lan erreforma honek ez die behar ekonomikoei erantzuten, ez enpresenei ez langileenei".
Erredakzioa
EAJ abstenitu egingo lan-erreformaren lege proiektuaren bozketan, irailaren 9an, Diputatuen Kongresuan, Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak jakinarazi duenez.
Erkorekak Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean azaldu du abstenitzeko arrazoia: "Lan-erreforma beharrezkoa da, baina erreforma honek ez die ekonomiaren, enpresen eta langileen beharrei erantzuten".
"Kongresuan egin genuen eran, hasierako tramitean, eta gero Senatuan iragan abuztuan, oraingoan ere abstentzioa emango dugu", adierazi du EAJren Kongresuko bozeramaileak.
Senatuak onartu zuen proiektua Kongresura itzuliko da irailaren 9an.
Ez dute lehendakaria bota nahi
EAJren Kongresuko bozeramaileak azaldu du Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioekin ez dutela Patxi Lopez lehendakaria kargutik kentzeko "borrokan" sartu nahi. Hala ere, argi adierazi du Euskadirentzat ez dela "onena" Patxi Lopez lehendakari izatea.
Baina "ez da hori guk orain egin nahi dugun borroka", nahiz eta lehendakaria bere kargura "tranpa" eginez iritsi zela pentsatu.
Era berean, EAJk "inoiz ez" duela "zerbaiten kontrako estrategiarik erabili" azpimarratu du Patxi Lopez lehendakariak egin zituen adierazpenen harira.