Ekonomia -

Langabezia

LABek langileen aldeko "premiazko neurriak" eskatu ditu

Sindikatu abertzaleak uste du langabeziari buruzko azken datuek eta Espainiako bankuen irabaziek agerian uzten dutela "nork irabazten duen egungo egoeran".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak uste du Hego Euskal Herrian zenbatu den langabe kopuruarekin (abuztuan % 2,75 hazi da langabezia) langileen aldeko neurriak hartzea "premiazkoa" dela.

LABek prentsa agiri batean azaldu duenez, langabezia datuek eta Espainiako bankuen irabaziek (lehenengo seihilekoan 8.000 milioi euro) agerian uzten dute krisi ekonomikoaren gaitzak langileek ordaintzen dituztela eta "nortzuk irabazten duten egoera honekin".

Azken hilabeteetako langabeziaren beherakada "udako lan prekarioarekin" lotu du LABek, izan ere, langabezia datuak apirilekoen antzekoak dira.

Sindikatu abertzaleak azpimarratu duenez, langabeziak gogorren jotzen duen sektorea emakumeena eta gazteena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea