Ekonomia -
Aire-kontrolatzaileak
200 aire-kontrolatzailek kontratua bertan behera uzteko eskatu dute
AENAk oraindik ez die erantzun bat eman, baina gehienak 50 urtetik gorako langileak dira, Cesar Caboren hitzetan.
Erredakzioa
Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa (AENA) enpresan lan egiten duten 1.900 langileetako 200 batek kontratua bertan behera uzteko eskatu dute. Lehen lan-hitzarmenak jasotzen zuenaren arabera, lan-baldintzetan aldaketaren bat egonez gero eskari hori egiteko eskubidea dute.
Lan-hitzarmeneko artikulu baten arabera, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina dagokie aire-kontrolatzaileei, Cesar Cabo USCA sindikatuko Komunikazio idazkariak jakinarazi duenez, Jose Blanco Sustapen ministroarekin bildu ostean.
Dena den, AENAk ez ditu eskaera horiek onartu, eta epaileek erabaki beharko dute gai horren inguruan.
AENAren ustez, lege berria indarrean sartu aurretik aire-kontrolatzaileek zituzten abantailen "beste adibide bat" da lan-hitzarmen horretako artikulu hori.