Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Sidenorreko lantegian, Basaurin

Istripu honekin, guztira 48 dira Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan aurten jazo diren lan-istripuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko langile bat hil da Sidenor enpresak Basaurin duen lantegian, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Aste honetan jazotzen den hirugarren lan-istripua da hau. Ostiralean 41 urteko emakume bat hil zen Iurretan eta ostiralean, ordea, 58 urteko langile batek zauri larriak egin zituen beste lan-istripu baten ondorioz.

Istripu honekin, guztira 48 dira Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan aurten jazo diren laneko istripuak, horietako 40 EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea