Ekonomia -
krisia
Edesa Industrialek ostegunean aurkeztuko du bideragarritasun plana
Edesak berretsi du "ziur" dagoela "jarduerari eusteko aukerak" badaudela, baina enpresaren baldintzak berrikusi behar direla uste du.
agentziak | erredakzioa
Edesa Industrialek ostegunean aurkeztuko die langileen ordezkariei konpainiarentzako bideragarritasun plana. Gaur egun hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago, eta ekoizpenaren zati handiena geldirik du.
Ohar labur batean konpainiak azaldu duenez, finantza pasiboa "berriro finantzatzeko sinaduraren faltan" dago, eta "bideragarritasun planaren xehetasunak zehazteko puntuan" daude. Hala, ostegunean, hilaren 20an, enpresa batzordeari aurkezteko asmoa du.
Edesak berretsi du "ziur" dagoela "jarduerari eusteko aukerak" badaudela, baina enpresaren baldintzak berrikusi behar direla uste du.
Bestalde, konpainiak iragarri du Raimundo Jimenezek, lehen Edesa Industrialen finantza zuzendari zenak, hartuko duela Francisco Martinen lekua Edesa Industrialen kontseilari ordezkari gisa.