Ekonomia -

BPGren hazkundearen ostean

EAE krisitik atera da, Eusko Jaurlaritzaren arabera

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak esan du Eurostatek zabaldutako azken datuek, BPG urtebetean % 0,5 hazi dela diotenek, "krisitik atera garela baieztatzen dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak esan du Euskadi krisitik atera dela eta horixe baieztatzen duela Eustaten txostenak, izan ere, euskal ekonomia hirugarren hilabetez jarraian hazi dela eta azken 12 hilabeteak kontuan izanda ere BPGk gora egin duela agertzen da bertan.

Eustat EAEko Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez, Barne Produktu Gordina % 0,5 hazi da urtebetean.

Gasteizen emandako prentsaurreko batean sailburuak azaldu duenez, "krisitik atera garela baieztatzen dute" datu horiek.

BPGren datuak "eskasak" direla onartu arren, "aurrerapenak" antzematen direla uste du, euskal ekonomia hirugarren urtez jarraian hazi delako eta "lehen aldiz urte eta erdian urte arteko tasak gora egin duelako".

Aguirrek esan du industria eta zerbitzuen sektoreek bultzatu dutela ekonomiaren hazkundea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Eustat gaur