Ekonomia -

Mobilizazioak

Landaida asteazkenean bilduko da Bizkaiko zahar-etxeetako langileekin

Bizkaiko zahar-etxeetako langileak 230 egun baino gehiago daramatzate mobilizazioak egiten lan-baldintza “eskasak” hobetzea eskatzeko.

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek burututako mobilizazioetako bat. EiTB
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek burututako mobilizazioetako bat. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria asteazkenean bilduko da Bizkaiko zahar-etxeetako langileekin. 230 mobilizazio egun baino gehiago daramatzate, lan-baldintza “eskasak” hobetzea eskatzeko.

Landaida haiekin biltzen ez zela salatu ostean, “agenda arazoak” argudiatuz, ELA sindikatuak Emakundeko arduradunarekin telefonoz hitz egin zuela iragarri zuen uztailaren 20an, eta laster bilera bat izatekotan geratu zirela nabarmendu zuen.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Izaskun Landaidak iragarri du asteazkenean izango dela. Horren harira, azaldu du kolektiboko koordinatzailearekin harremanetan jarri zirela, izan ere, zahar-etxeei buruz Aldundia egiten ari den paper-orri berriak “eztabaida fasean nola zeuden esan” zuten. Zaintzaileen kopurua igotzea aurreikusita dute.

Landaidaren ustez, beharrezkoa zen zahar etxeetako dekretu-proiektu honetan lan egitea; “besteak beste, ratioak hobetzea proposatzen du, eta horrek zaintze lanetan ari diren persona guztien lan baldintzak hobetu ditzake, ez Bizkaian greban dauden 40 zahar-etxeen kasuan soilik, baita besteen menpe dauden pertsonak zaintzen dituzten langile guztienetan ere, kasu honen hirrugarren adinekoenean”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Grebak Lana berriak Emakunde Gaurko azken orduko albistea