Ekonomia -

Dokumentazioa

Lan-erreformaren gako nagusiak

Kaleratzeen merketzea eta langileen eta langabeen gaineko kontrola dira, besteak beste, Diputatuen Kongresuak onartutako lan-erreformaren gako nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi hilabetez tramitazioetan aritu ostean, hona hemen lan-erreformaren aspektu nagusiak:

1. KALERATZE OBJEKTIBOA, ARGUDIO EKONOMIKOENGATIK

Lege berriaren puntu polemikoena da. Lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordainak eman ahal izango dituzte kontratuak eteterakoan, enpresak galerak dituenean nahiz galerak izango dituela aurrikusten duenean.

Horrez gain, enpresa batek diru-sarrerak murrizten baditu eta horrek bere bideragarritasunari eragiten badio, kaleratzeak agintzeko argudio izango da.

2. ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATUAREN OROKORTZEA

Kontratu mota honek lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordainak aurrikusten ditu. Orain 31 eta 44 urte arteko kontratu iraunkorreko langileak eta kaleratuak izan direnak hartuko ditu bere baitan. Beraz, praktikan, ohiko kontratu iraunkorren (45 eguneko kalte-ordainak ematen dira) bukaera ekarriko du horrek.

3. KONTROL ZORROTZAGOA LANGABEEI

Langabeei isunak jarriko dizkiete prestakuntza-ikastaroei uko egiten badiete. Ikastaroak onartzeko epea 100 egunetik 30era jaitsi dute.

4. LANERA HUTS EGITEA Lege berriak lanera ez agertzeagatik kaleratzeak ahalbidetzen ditu eta enpresa batek izan dezakeen gehienezko lan-hutsegite tasa %5etik %2,5era jaitsi dute.

5. SOLDATAK BERMATZEKO FONDOA (FOGASA) Arrazoi objektiboengatik agindutako kaleratzeetan, FOGASAk 8 egun ordaindu beharko ditu, bai ohiko kontratuen kasuan (45 egunekoa) bai enplegua sustatzeko kontratuetan (33 egunekoa). Gauza bera aurrikusten du kaleratze kolektibo objektiboentzat (20 egunekoa).

6. ALDI BATERAKO KONTRATAZIOAK ETA ALEMANIAKO EREDUA

Aldi baterako kontratuei dagokienez, kaleratzeengatik ematen diren kalte-ordainak ugarituko dituzte: egun lan egindako urte bakoitzeko 8 ordaintzen dira, baina 2015. urtetik aurrera 12 izango dira. Erreformak honek Alemaniako eredua aplikatzea aurrikusten du, hau da, langileak kaleratu beharrean, lanaldia murriztea. Alabaina, lanaldi murrizketak ezingo du urtebete baino gehiagoko iraupenik izan.

Ordain-sariaren zati bat espezieetan kobratzen dutenentzat (etxeko langileak, esaterako) gutxieneko soldata 633 eurokoa izango da 2010ean.

Gainera, langabezi prestakuntza partzialak orduka kobratu ahal izango dira eta ez egunka.

8. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Hitzarmen kolektiboetan adostutako zenbait klausula ez betetzeko aukera izango dute enpresek. Alabaina, langileen mugikortasuna beharginen eta enpresarien artean adostu beharko da, orain arte moduan.

9. LAN BITARTEKARITZA (ETT) Lege berriak aldi beterako lan enpresen (ETT) papera ere aldatu du. Izaera publikoko zerbitzuak eskaintze dituztela hartuko dute kontuan, eta ez ze agentek egiten duen lan eskaintza.

10. ENPRESENTZAKO HOBARIAK

Enpresek 1.400 euroko hobariak jasoko dituzte hiru urtetan, mugarik gabeko kontratuak egiten badituzte, emakumeak kontratatzen badituzte, 45 urtetik gorakoak edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten kolektiboak kontratatuz gero.

11. KAPITALIZAZIO FUNTSA Espainiako Gobernuak Lege proiektu bezala tramitatuko du langileen Kapitalizazio Funtsa -Austriako ereduan oinarrituta, kaleratzeen kostuaren zati bat ordaintzeko bideratuko dute- ekainetik hasita urtebeteko epean gehienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea