Ekonomia -

Energia taldea

EDP taldeak 2.591 milioi eurotan itxi du Naturgasen salmenta

Erreferentziazko gas naturalaren operadoreen artean bigarrena da Espainian. Nature Infrastructure Capital kooperatibak zuzendu du enpresa horren salmenta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EDP energia talde portugaldarrak Naturgas Energia gas eta elektrizitate enpresaren salmenta itxi du ostegun honetan. Zehazki, JP Morgan Asset Management, Abu Dhabi Investment Council, Swiss Life eta Covalis Capital taldeek aholkatuta zenbait inbertitzaileri saldu diote Naturgas, 2.591 milioi eurotan (zorra barne), erosleek jakitera eman dutenez.

Enpresa partzuergoak Alejandro Legarda izendatu du Naturgaseko presidente (Viscofan eta CAF enpresetako aholkularia izandakoa).

Gauzak horrela, identitate korporatibo berria landuko du gas eta elektrizitate enpresa horrek, merkatuan nortasun propioa eta nabarmena lortzeko asmoz.

White Summit Capital eta Covalis Capital taldeek erdibana duten Nature Infrastructure Capital kooperatibaren bitartez koordinatu eta zuzendu zuten Naturgas Energiaren salmenta.

Jarduera-zentro nagusiak Asturiasen, Kantabrian, Murtzian eta Euskal herrian ditu Naturgasek, eta erreferentziazko gas naturalaren operadoreen artean bigarrena da. Espainian milioi bat baino konexio-puntu gehiago ditu, eta gasodukto sareak 8.141 kilometro ditu.

Gaur egun 250 langilek osatzen dute Naturgas enpresa, eta bere egoitza korporatiboa Bilbon jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaia EAE Espainia Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Krisi energetikoa