Ekonomia -
Eustat
Industria % 2,4 hazi da urteko lehen sei hilabeteetan
Sektoreka, jarduera txikiagoa izan duen bakarra elikadura, edari eta tabakoaren sektore izan da, % 3,4 jaitsita.
agentziak | erredakzioa
Euskal industriaren ekoizpena % 2,4 hazi da lehen seihilekoan, iazko epe berarekin alderatuta, eta ekainean % 1,1 gora egin ostean.
2017ko maitzeko datuekin alderatuta, industriaren ekoizpena % 0,8 jaitsi da, Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur, osteguna, zabaldu duenez.
Urtetik urtera, energia % 4,3 igo da ekainean, tarteko produktuak % 3,7 , eta kontsumokoak, orotara, % 1,1, produktu iraunkorrek % 15 egin dutelako gora.
Hilabetetik hilabeterako tasak, aldiz, energiaren kasuan bakarrik egin du gora (% 0,5), tarteko produktuen adierazlea % 1,1, ekipo ondasunak % 0,7, eta kontsumo produktuak % 3,5 jaitsi baitira.
Industrian hazi dira gehien produktuak ekainean, urtetik urterako hazkundea kontuan hartuta, igoera hauek izan baitira: kautxua eta plastikoa, % 6,3; argindarra, gasa eta lurrina, % 4,9; eta makinak eta ekipoak, % 3,9.
Beherakada bakarra elikagaien, edarien eta tabakoaren industriaren sektorean izan da: % 3,4 egin du behera.
Ekoizpen industrialaren adierazleak balore positiboa izan du hiru lurraldeetan urtetik urterako datuak aztertuta: Araban % 1,4 egin du gora; Gipuzkoan, % 1,1; eta, Bizkaian, % 0,9.
Hilabetetik hilabeterako epean, aldiz, negatiboa izan da Bizkaian (% 1,9 egin du behera) eta Araban (% 1,4 jaitsi da); Gipuzkoan, berriz, gora egin du % 0,6.