Ekonomia -

Datu ekonomikoak

2010eko hazkunde aurreikuspena % 0,8an mantendu du Jaurlaritzak

Azken hiruhilekoan (apirila eta ekaina artean) 4.000 pertsonek enplegua lortu zuten, % 0,4ko hazkundea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010eko hazkunde aurreikuspena % 0,8an mantenduko du Eusko Jaurlaritzak. Apirila eta ekaina artean enpleguak % 0,4ko hazkundea izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan (4.000 pertsona gehiago lanean), Ekonomia Sailak iragarritako datuen arabera.

Hala ere, iaz baino 6.000 lanpostu gutxiago sortzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan; horregatik, "datuak zuhurtziaz" hartzeko eskatu du Andres Araujo sailburuordeak.

Bere ustez, enplegua sortzen hasteko Barne Produktu Gordinak gora egin beharko du hemendik aurrera.

Urteko bigarren hiruhilekoan izan den hazkundea industria eta zerbitzuen eraginez izan dela zehaztu du Araujok. Eraikuntza sektorea oraindik ere egoera larrian dagoela gogoratu du. Esportazioak handitu egin dira bigarren hiruhilekoan (% 11) eta Euskadi Estatuko eta Europako batezbestekoaren gainetik jarraitzen du.

Epe berdinean, apirila eta ekaina artean, Espainiako ekonomiarako datua % -0,1 izan da; 27en Europa eta euro-16 zonalderako % 1,9 eta % 3 Estatu Batuetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea